Tasio Sudupe Arraio Irratian hasi zen esatari lanetan. Geroztik, KKinzona Irratian, twitchen, youtuben eta beste hainbat arlotan aritu da.

BOTERE GUZTIA BIRIBILGUNEEI (2020-2022)

Maialen, Koxmox, Ingrid, Tasio eta Baintha Brakk kideek osatzen zuten irrati-tertulia arina. Azaletik jarduteko asmoz, ideia harrigarrietara iristeko ahalmena zuten.

KKINZONA // ARROSA SAREA

SOKAREN ITZALA (2016-2024)

Tasio Sudupek eta Morgan Illarramendik osatzen zuten konspirazioen inguruko irratsaioa. Giza espeziearen sorrera, estralurtarrak, CIA, Nasa, Hollywood, narrastiarrak, erlijioak, planetak, ilargia…

KKINZONA // ARROSA SAREA

SALDA BADAGO (2012-2016)

Arraio Irratian hasi eta KKinzona Irratian jarraitu zuen irratsaio musikala. Tasiok bakarrik egiten zuen hasieran, gero Orma gehitu zitzaion. Musika berezia eta altxor ezezagunak.

ARRAIO 201220132014 // ARROSA SAREA

ARRAIO BLUES (2008-2009)

Iker, Iosu, Fer eta Aitor ziren Arraio Blues irratsaioko partaideak. Bluesa eta musika akustikoa jorratzen zituzten ajearen eraginpean.

ARRAIO 20082009

GAMELU (2023-…)

Bideojokoen inguruko ikus-entzunezko saioa Il4rgi eta Tasioren eskutik. Hainbat jokoren inguruan aritzen dira ikuspegi pertsonala emanez.

YOUTUBE // PEERTUBE

TASIO SUDUPE BIDEOJOKOETAN (2021-…)

Tasio hainbat formatutan aritzen da bideojokoen inguruan: Gameplayak, zuzenekoak, poemak…

YOUTUBE // PEERTUBE // TWITCH // MASTODON