Bi haize boladen talka

iluntasunean

gure barnean

Beste ate baten bila

nenbilenez orduan

Nola aurkitu ninduzun

non zeuden nire oinatzak

zure begi aurrean

Ilunpetan nabil oinez

deszifratu nahi zintuzket

tunelaren barnean

Orain ni naiz

zure basoetan

galdu dena

ni ote naiz

koadro zuriaren

beldur dena

Eremu gorria

zeharkatzen baduzu

gutako inor

zauritu gabe

Gure arteko haria

estutzen duzunean

momentu batez

eten liteke

Hedatzen ari da

uhinik bortitzena

eraikitako oro

desegiten duena

Ezeri eusteko

kemenik gabe

uzten gaituen pozoina

Haizea uxatzean

gauean

trantzea amaitzean

urrun nago

Haizea uxatzean

gauean

hitzak amaitzean

Zure ametsetan azaldu arren

ez ninduzun ezagutzen

ondoren menditik bueltan

galdu ginen

Edertasuna ulertu arren

ez zenuen nabaritzen

eta gau hura

ez zenuen oroitzen

Zure aurreiritzien neurriko

ezkutuan ageriko

beti mundu berri baten atariko

Amore eman behar bietan

etsipena begietan

sekretuak lurperatuz mendietan

Esaidazu

orain zein den

bertako

Suziriak

ziruditen

iraganean

Hitzak ziren

hitzak soilik

azken finean

Amaieran

zurekiko

etsipenak eta damuak

galdu dira

hosto gaineko

teilatuetan

Amodioa

nere barnean

bildu eta gorde ezkero

giltzapean

isolaturik

ez litzake iraungiko

Amestetan

ereindako

ilusio faltsu guztiak

urtu dira

eguzkipean

Izar euritsua

hare ahaltsua

izan zinen

agertu zinen

herrietan barrena

Izar eroria

leihoko txoria

izan zinen

erotu zinen

herrietan barrena

eta ametsetan

lehertu zinen hartan

gerra itsua zen

zuretzat

eguzki zuri beltza

eta niretzat

gordetako hitzak

nahi baino urriago

eta ilunago

eta ederrago

Orain da

zuretzat

ametsak jarraitu

edo ahazteko garaia

horregatik

halabeharrez

elkarri

agur esan

behar izan genion atzo

nonahi

ilerik gabe gaur

kolore txuria

izurri berria

boladan jarria

sugarra hitzetan

negarra hatzetan

zirrara harmailetan

gauaren mugetan

izarak soinean

izarrak golkoan

bere izena gakoan

esan dit ahoan

Isilpean nabil orain

armiarmaren moduan

zure hitzen itzalean

aterpean

Eskatu nahi nizun

dena uzteko

baina ez zen garaia

horrela hasteko

zure barruan

dena zegoen hazteko

mundu berri bat

egun bakoitzeko

Bidaia bat

ustekabean

ilargia bete zenean

harriak

zerua

dena bapatean

irauli zen

nire aurrean

Zure etxera

itzultzean

dena aldatu zen

gure artean

Nahiz zure gorputza

nuen aurrean

arima arrotz bat

zuen barnean

Bakoitzak bere garaia

bakoitzak bere gosea

hitzekin ezin asea

arimen nahia

Isilpean nabil orain

armiarmaren moduan

zure hitzen itzalean

aterpean

Egia ote da

nire intuizio kamutsak dioena

egia ote da

lehergailu bat duzula

gerriari lotuta

egia ote da

ukitzen duzun oro

suntsitzen duzula

egia ote da

ukitzen nauen orok

suntsitzen nauela

Haitzetan

laino lodien azpian

neguaren hondarrean

Han zeunden

orri zuri bat eskuan

orbain beltzak

azalean

Batzuetan

ezinezkoa izaten da

agerian irautea

Hondarretan

beste baten oinatzak

noiztik zara

haren beldur?

Hesietan

idatzitako aldarriek

zure letra

daramate

Ez zenuen aurkitu

hondar aleetan

nekez

bilatzen zenuena

Zuretzat hesitu zuten

hondartzako sailean

hildako bat sartu da

bart gauean

Aztarna guztiak

bere ametsen aterpean

galdu dira

uraren gainean

Bere aurpegia

tinta gorriz estalia

ageri da

uraren gainean

Beldurra

txori zuri bat

sabaia

kafe beltz bat

izarra

sukalde bakarti bat

zerua

euli bat umezurztegian

Beruna begietan

hartzaren irudia zeruan

zure hodeiak

beti azaltzen dira

urrunean

Euriak ez ditu

nire eskuak ikusten

galdu egin naiz

nire aztarnari segika

Hobe nuke

beste zerbait oroitu

goizaren arnasean

Errua

taberna

mingaina

iloba

hilobia

Uholdearen hondarra

bere galtzerdi bat

izarapean

mingarria da orain

egarria

Arnasa

zeru osoa duzu

aukeran

ito gabe

begia sartu duzu

zuloan

dena dago agerian

arratsa

hotza da

zure arnasean

Errota

bihotza

egur berria

ibilaldi luzea

amaren algara

eguerdian

zure oinak bidean

Anabasa

txakur zaunkak

etxeko atarian

haize bolada

pinudi hotzean

uztaia

eskumuturrean

norbait zain

kanpoan

etsaiaren oinatzak

sukaldean

amaraunak sabaian

armiarmak eskuan

eta hildako tifoia

sabelean

Herri batetik irtenda

gogotik zoaz aurrera

arrazoirik ez buruan

gidaririk ez zeruan

hodeiak aurrera doaz

aspertu zara gaurkoaz

ezin zenuen sinetsi

zergatik lurrean etsi

udazkeneko hostoak

ta zure bihotz gaiztoak

ostu didate zorroa

horregatik naiz txiroa

ezin nezake ahantzi

lapurrez zinela jantzi

kutxabanken mozorroa

horregatik naiz txiroa

eta orain ezin dut jarraitu

herensugeak akabatzen

eta zure oinak zanpatzen

konstruktoren negozioa

duzu zure ofizioa

zeinen gorrotagarria

den zure auto berria

dotorea ta zuria

karrero blankok jarria

Ametsen jabe

haren zain ilaran

presarik gabe

tren geldoa zienagan

Badator gor makina

badator santu-hotsez

zakur hilak zuloan

begi beltzak airean

Patua da zakur beltzena

patua da sugar geldoa

Emaidazu ikara

emaidazu izotza

bihotzaren gainean

itzultzen da arratsa

Paperezko munstroa

ote da udazkena

Amets egin nahi dut

zure aurka

zikindu ditut eskuak

zure irudi ilunekin

autoa errepide berdinetik

doa gauero

argi urrunak

galdutako herrien bila

herri urrunak

galdutako argien bila

lo daude biztanle guztiak

berpizten saiatzen naiz

zure aurka

amets egin nahi dut

orain

Beldurraren hitza

zure balak airean

ziztu isila da begia

zuhaitz okerra da arnasa

belarriak itxi ditut

ebidentziaren aurrean

goitik dator

agindu bat bezala

egurrezko mailua

itxi duzu iturria

moztu duzu belarra

amaitu da loa

amaitu da udazkena

erori da teilatua

aizkora bat bezala

dator ura

aizkora bat bezala

dator udazkena

Argi printzak

lur planetan

zure loaren hatsa

ondoan

Ametsen oroimen

arin eta magikoa

badoa

Auzoaren pausu ozenak

datoz paretan zehar

pasatzen utzi nahi ditut

orain

Emeki hurbiltzen naiz

zure babesera

loaren mugetan

beste bueltaxka bat

eman nahi nuke

Hitzak badatoz eta badoaz

jakiak bezala

ardoa bezala

zure bihotzean

Hodeiak badatoz eta badoaz

etxeak bezala

ametsak bezala

zure bihotzean

jada ez duzu

soberako hitzik

jada ez duzu

soberako beldurrik

Autoak

errepidean barrena

nora doaz

pentsamendu beltzekin

jarraituko banitu

azken mugaraino

maleta eta guzti

badoaz betiko

gurpil gastatuak

badoaz betiko

arazo eta guzti

pausatu ezinda

amets beldurtiak

hitzik mingarrienak

amets beldurtiak

ahal bezain laster

auto barrenean

ziztu eta guzti

zure eskuetan

desagertu aurretik

Azal zarpailduak

ez dira jada ikusten

nire begiek

ezin dituzte somatu

zuhaitzen atzean

ezkutatu dira

zereginez lepo

baina mugi ezinik

uda amaigabeetan

crack handia

datorrela uste dute

zergatik ez

tsunami batek

eraman ditzake

gure hitzak

tifoi ehiztariek

ezingo dute

zure inperioa

ehizatu

Ezetz asmatu

nora doan trena

aurpegi margotu berria

muturrean duela

arima batzuk

gorabehera

buruhaundiz betea

garagardoz betea

tren zoro eta bertikala

hogeitalau orduz grabatua

segurtasun uhalak

bazter guztietan

gipuzkoako trenik seguruena

maldan behera doa

balaztarik gabe

suhiltzailez betea

poxpoloak maleta guztietan

irisak zabal-zabal eginda

batere kontsumitzen ez duen trena

berez dabil

ziztu bizian doa

bala bat bezala

alkoholez bustia

indar nuklearrez kargatua

aitaginarreba behartsuaren bihotzera

Errez esaten da

berotasuna neguan

aterpe ederraren besapean

inork egina noizbait

bere aberearen arima

azalduko da azkenean

arrats ilunaren atzean

botila beltza

herren zirkularra

akats oso txikia

bere buruaren errukia

bere eskuaren bidea

nonahi zabaltzen da neguan

ahoek hizketan dihardute

bale itoak bezala

hondoratzen dira arratsean

zentzurik ez duten arratsalde erosoak

errukirik gabeko umeak

arnasik gabeko eskopetak

hodeietan arma automatikoak

azaltzen dira goizean

amaren besoetan

kafe erromantikoak

ardatz zekenak

azken mendateko zuloan

hotzikara bakartiak

izotz ikaragarria

erritu goiztiarrak

negu zuriaren atarian

Eguzkiari diosal
arma gutxi
diru gutxi
apenas bihotzik
bidean bizirik
ez dut gaua maite
munstroek jarraitzen naute
nire baitan ote daude?

Errukirik ez
banoa
minak min
unean uneko
gailurrak zapalduz
mapa argituz
nire barruko
sekretuak adituz

Zikindu ditut eskuak
zure irudi ilunekin
erotu naiz elurretan
erotu naiz gezurretan
larruzko beso beltzetan
usainaren putzuan geldirik
adimena kutsaturik
itxita dago etxea
itxita dago palazioa
ezin sartu
ezin irten
murru bat baino ez dut ikusten
eta bi aldeetan
notak, hitzak
informazioa bor-borka
irudimena azaleratu nahian

Zikindu ditut eskuak
zure irudi ilunekin
hitz guztiak
ahazten zenituen bapatean
jendetza auto barrenean
mendatea itxita
ezin sartu
ezin irten
murru bat baino ez dut ikusten
larruzko beso beltzetan
hitz guztiak
ahazten genituen bapatean
mundu mugagabean
mundu gupidagabean
informazioa bor-borka
mendatea itxita
arnasa etenda
etxea sasiak janda

Zikindu ditut eskuak
zure irudi ilunekin
mundua leihotik
pasatzen ari da

Ni ez naiz sartu

zure ametsetan baino

ni ez naiz sartu

zakur-ametsetan baino

Itzaltzen

itzaltzen ari naiz

zure arnasean

izar guztietan

erreinu zaharraren gisan

lurralde idorretan

erein nahian

gure egin gabeko

galderen errautsak

Erortzen

erortzen ari naiz

helikopterotik

itsasadarrera

amets zaharraren aurka

kolpeka goizero

gogo handirik gabe

sortaldean

nire azken hatsa itsatsita

Amets zirkularra

ekialde hurbilean

bete zait ametsa

bularraren barnean

espiral iluna

herrialde urrunean

bete zait golkoa

ametsaren ertzean

Ilunpetan

hain iheskor

nenbilela ahazteko

hormigoien magaletan

kale-argi horietan

nahigabean hordituta

mamietan zaurituta

edaleen konpainian

oinazeak agerian

ditudala

munduaren besoetan

Murruetan sarturik

otoitzetan irudi

amets-haize gorenetan

animalia beroetan

berpiztaile bilakatuz

ahalmenak baliatuz

iraungipen amaieran

zatikatze jokaerak

bazterturik

sinesbide berrietan