Iosu Isaias Villanueva Castro “Isuo” 1987an Zarautzen jaiotako musikaria da.
MKT taldearekin eta bakarlari gisa eman zituen lehen urratsak musikan.
2014an Gipuzkoa barnealdera joan zen bizitzera eta bertan sortu ziren
Isuo ta Kezman, Txost! eta Hegazkin.
Mukuru kolektiboko partaidea da.
Musikaz gain esatari lanetan ere aritzen da Tasio Sudupe ezizenarekin.
